UDALEKU IREKIETAKO IZEN EMATEA ZABALIK DA DAGOENEKO

2018/04/17

Zabalik da dagoeneko 2018ko udaleku irekietan izena emateko epea, apirilaren 30a arte. 3 eta 12 urte bitarteko Aretxabaletako haurrei zuzendutako programa da. Uztailaren 2tik 20ra izango da aurten, goizeko 10:00tik 12:30era eta arratsaldeko 15:00tik 17:00etara. 2014an jaiotakoak goizez bakarrik egoten dira.

Matrikula epea gaurtik hasiko da, apirilaren 16tik 30era, Algara ludotekan edo Arkupe Kultur Etxeko harreran.

  • Udalekuetako prezioa 75€koa izango da eta familia ugarien kasuan,  hirugarren haurrak doan izango du matrikulazioa.
  • Izena emateko orria