Irakur puntuen lehiaketa

2018/01/03

Aurten bi irakur puntu izango ditu Udal Liburutegiak. Batek Ainhoa Caberoren diseinua izango du eta besteak, bere pintura ikasleekin eginiko lehiaketaren sariduna suertatu den Manex Madinabeitiarena.

Lehiaketa 8 urtetik gorakoentzat zen eta 43 lan aurkeztu dira guztira. Manexen diseinuarekin 500 irakurpuntu kaleratu dira eta Haur Liburutegian libururen bat maileguan eramanda eskura daiteke. Aurkeztutako lanak ikusgai daude Kultur Etxeko sarreran.  Eskerrik asko parte hartzaile guztioi eta zorionak Manex!!