Gabonetako parkerako begiraleak behar dira

2015/11/25
Abenduaren 22an eta 23an izango da parkea Ibarra Kiroldegian. 3 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta egongo da. Begirale izateko, interesatuek, bidali kurrikuluma gazteria@aretxabaleta.eus helbidera edo Aretxabaletako Udalean utzi. Azken eguna: abenduaren 9a

Gabonetako parkean begirale izateko bete beharreko baldintzak eta puntuazio sistema:

1. Ezinbestekoa izango da 18 urte beteta izatea eta euskaraz jakitzea.

2. Begirale titulua izatea. 5 puntu

3. Magisteritza, psikologia edo pedagogia ikasketak. 3 puntu

4. Aretxabaletako Gabonetako parkean beste urte batzuetan ibili izana: 2 puntu

5. Aretxabaletako udaleku irekietan begirale: 1 puntu

6. Udaleku itxietan begirale: 1 puntu

7. EGA titulua: 1 puntu