FUN DANTZ 2018rako sarrerak Arkupen salgai

2018/02/09

Laugarren edizioa da aurtengoa eta martxoaren 3an Aretxabaletako kiroldegian ospatuko 18.30etatik aurrera. Euskal Herri osotik etorritako 26 dantza taldek parte hartuko dute, 150 dantzari guztira.

Dantza urbanoen estilo anitzak ikusgai izango dira bi kategoriatan, gaztetxoen koreografiak eta lehiketa nagusikoak. Lehiaketaren irabazleek diruz saritzeaz gain, Apirilaren 21ean Derion ospatuko den BreakOnStage jaialdian parte hartzeko aukera izango dute.

Epaimahaikideak dantza urbanoan eta dantza garaikidean adituak diren Zaragozako 3 dantzarik osatzen dute: Ruben, Pitu eta Sara.

Egitaraua:

18:00 ateak zabalduko dira

18:30 epaimahaikidekoek dantza urbanoen erakustaldia burutuko dute

18:40 Gaztetxoen koreografiak. 11 dantza akademiatik etorritakoak. 

19:30 Fun dantz lehiaketa nagusia. 15 taldek parte hartuko dute. Euskal Herriko hainbat lekutatik etorritakoak. Talde esanguratsuenak: Women's worth (Bilbo), Bamboo (Donostia), Fusion Noise (Bilbo), Sjb Crew (Irun)…

20:40 Sari banaketa.

 

Sarrerak: Aurratik Arkupe kultur etxean salgai 3€. Egunean bertan leihatilan 5€.