Aldi baterako egonaldiak egoitzetan

2016/11/03
Zabalik dago abenduko zubian eta Gabonetan zaharren egoitzetan aldi baterako egonaldiak egiteko eskaerak aurkezteko epea.

Urtero bezala, dependentzia duten pertsona nagusiei zuzendutako egonaldi laburrak antolatu dira egoizetan, hain zuzen ere, abenduko zubirako eta Gabonetarako. Horretarako interesa duten pertsonek Gizarte Zerbitzuetako bulegoan aurkeztu beharko dituzte euren eskaerak ondorengo epe hauen barruan:

  • Abenduko zubirako eskaerak egiteko azken eguna: azaroak 14
  • Gabonetarako eskaerak egiteko azken eguna: azaroak 23