2019ko Andramixetako kartel iragarlea aukeratzeko lehiaketa

2019/05/30

 

Andramaixetako jaiak iragartzeko erabiliko den kartela aukeratzeko KARTEL LEHIAKETA antolatu du Kultura Sailak.

OINARRIAK:

1.- Lehiaketa honetan edozeinek har dezake parte.

2.- Teknika librea izango da.

3.- Kartelaren neurria DIN A3an eta formatu digitalean (gehienez 6 mega)  aurkeztu behar dira.

4.- Kartelak derrigorrez testu hau izan behar du:

ANDRAMAIXAK 2019

ABUZTUAREN 13A,14A, 15A, 16A eta 17A

ARETXABALETA

 

5.- Irabazleak 300 €ko saria jasoko du.

6.- Egoki ikusten bada, erakusketa antolatuko da aurkeztutako kartel guztiekin.

7.-Aurkezpena:

a) Lanak posta arruntez: helbide honetara:

Aretxabaletako Udala, Otalora kalea,1- 20550 Aretxabaleta 

Kartelarekin batera kartazal itxi bat aurkeztu beharko da ezizenarekin. Horren barruan egilearen datuak: izen-abizenak, adina, helbidea eta teléfono   zenbakia, aurkeztuko dira.

b) Posta elektronikoz: helbide honetara: kultura@aretxabaleta.eus

Asuntoa: Andramaixak 2019

Bertan, artxibo bat erantsi behar da posta arruntez eskatzen diren datu berberekin.

8.- Kartelak uztailaren 5a baino lehen bidali beharko dira Kultur etxera edo Udaletxera.

9.- Epaimahaia, kultura batzordeko kideek eta herriko hainbat pertsonak osatuko dute.

10.- Epaimahaiaren erabakia uztailaren 16an jakinaraziko da.