www.aretxabaleta.eus

Zirika zirkus: "Zinemaz blai"

Ikuskizun honetan, hain magikoa den zinemaren mundua oholtzara ekarri nahi izan du Zirika Zirkus konpainiak.

Lehenengo eta behin, eszena prestatzen duen taldea ezagutuko dugu, zinema munduan ezezagunenak direnak, lana jolas bihurtzen duen hirukote dibertigarria.

Gero, “artistak” etorriko zaizkigu: ibilbide luzeko aktore bat, munduko zuzendaririk ezagunena eta aktore familia handi bateko aktore ezezagun bat.

A zer-nolako taldea!

Maitasun mordo batekin sortutako lana, zirkua, dantza eta umorea uztatzen dituena.

Eguna:

  • Apirilak 18, domeka: 17:00

Norentzat: guztientzat

Edukiera: 50 pertsona

Sarrera: 3 € (Apirilaren 1etik aurrera salgai)

Zer
ANTZERKIA
Noiz
2021/04/18 17:00 - 18:00"
Non
Zaraia aretoa
Hitzordua egutegira gehitu
iCal