www.aretxabaleta.eus

HEMENDIKARA - Zirika Zirkus

Zirika Zirkusen ikuskizun guztiak bezala, umorea, maitasuna, aniztasuna, berdintasuna nagusi.

Hemendikara zirko konpainia nomada bat da eta munduko toki ezberdinetatik etorritako pertsonek osatzen dute.

Egunero bezala oilarrak abestu duenean, altxatu dira, gosaria prestatu dute, luzaketak eta ariketa fisikoak egin… baina bapatean… jendea kanpamentura inguratu dela konturatu dira. Aspaldi Ikuslerik ikusi gabe!! sorpresa ederra hartu dute!! Denbora galdu gabe, eszenografia montatu eta ikuskizunari ekingo diote. Beraien herrietatik ekarritako kulturak, eta gurea koktelera batean sartuko dute eta… on egin!

Antzerkia, zirkoa, dantzak eta umorea ditxaratxeroa den ikuskizuna eskaintzeko prest.

Zirika Zirkusen ikuskizun guztiak bezala, umorea, maitasuna, aniztasuna, berdintasuna nagusi.

Fitxa artistikoa

  • Antzerki eta zirko artistak: Amaia Leoz, Iraia García, Luis Lainez, Ainhoa Juaniz
  • Eszenografia eta jantziak: Erabili
  • Argazkiak: Alazne Juaniz
  • Diseinu grafikoa: Elena Vera

Ikus bideoa

Zer
ANTZERKIA
Noiz
2022/07/13 19:00 - 20:00"
Non
Durana kalea
Hitzordua egutegira gehitu
iCal