www.aretxabaleta.eus

Volando Juntos

 

Antzara basatietan eta bere migrazio prozesuetan espezializatutako zientzialaria da Christian. Bere semeak, bideojokoek obsesionatutako nerabe batek, ez du aitarekin oporrak naturan igaro nahi. Aita eta semea, ordea, abentura sinestezin batean batuko dira: desagertzeko arriskuan dagoen espezie bat salbatzea, ultrarin baten laguntzarekin. Elkarrekin bidaia liluragarri bati ekiten diote Europako zeruetan zehar. Benetako istorio batean oinarrituta.

Eguna:

  • Martxoak 14 eta 15: 17:00

Iraupena: 113 min.

Norentzat: guztientzat

Prezioa: 2€ / igandean 3€

Emanaldiak

  • Martxoak 14 eta 15: 17:00