www.aretxabaleta.eus

TXAKOLIN EGUNA 2024

Txakolin Eguna maiatzaren 25an itzuliko da Aretxabaletara. Sei upategik parte hartuko dute larunbat horretan Mitarte kalean egingo den ekitaldian, 12:30etatik 14:30etara.

Agerre, Aizpurua, Basa Lore, Erlete Goikoa, Mokoroa eta Sagarmiña dira ekitaldian parte hartuko duten Getariako Txakolina Jatorri Izendapeneko upeltegiak.

5€-ko prezioan izango dira 5 tiket (5 kontsumizioetarako) + kopa 1 ekitaldiaz gozatzeko. Txakolinaz gain, bertako ekoizleek egindako hanburgesak eta pintxoak erosi eta dastatu ahal izango dira.

Eguna Bidasoako Erraldoiak buruhandi eta erraldoien konpartsak eta Etxebarria aita-semeak trikitilariek girotuko dute.

Zer
AZOKA
Noiz
2024/05/25 12:30 - 14:30"
Non
Mitarte kalea
Hitzordua egutegira gehitu
iCal