www.aretxabaleta.eus

Radu Ratoi akordeoilaria

1998an jaio zen eta 6 urterekin akordeoia ikasten hasi zen. Nazio eta nazioarte mailako 30 sari baino gehiago jaso ditu, hala nola, Coupe Mondiale, Trophy Mondiale, Castelfidardo edo Klingenthal. 2017an Moldaviako Errepublikako kultur sailaren eskutik“Kulturgintzako ikasle onena”-ren saria jaso zuen. 2018an “Bikaitasunaren diploma” eta “Moldaviako artistarik onena”-ren saria eman zion Moldaviako Errepublikako Lehendakariak. 2019an “Arrasate Hiria” Nazioarteko Akordeoi Lehiaketan lehen saria lortu zuen. Gaur egun Royal Danish Academy of Music-en ikasten du Geir Draugsvoll irakaslearekin.

Eguna:

  • Abenduak 5, domeka: 12:30

Non: Zaraia aretoa

Zer
MUSIKA
Noiz
2021/12/05 12:30 - 13:30"
Non
Zaraia aretoa
Hitzordua egutegira gehitu
iCal