www.aretxabaleta.eus

PINTURA ERAKUSKETA - Olio-pintura

Blanca Martínez eta Montse Roldan arrasatearren olio-pinturen erakusketa.

Blanca Martínez eta Montse Roldán arrasatearrek, ibilbide paraleloa izan dute pinturaren munduan. Biak hasi zuten beraien ibilbidea Arrasateko Udaletxeak sustatutako tailerretan, Monterron Jauregian.

Bertan hasi ziren pintura-teknikak ezagutzen eta hauekin esperimentatzen. Gerora, oleoan zentratu ziren, urte luzeetan landu duten teknika.

Monterronera joaten ziren margolari batzuek Arrasate Margo Taldea sortzea erabaki zuten, eta biak dira talde horretako partaide.

Urte hauetan zehar, pintura irakasle ezberdinak izan dituzte: Abdón Juaristi, Luis Lascurain eta gaur egun Ricardo Azkargorta.

Azken etapa honetan, olio-pinturaz egindako paisaiak beste mintzaira artistiko bati eman diote bide: keinuak eta pasioa bihurtu dira protagonista eta koadro askotan abstrakziora heldu dira. Paisaiak badauden arren, iradoki egiten dira, ez zuzenean erakutsi.

Blanca eta Montseren obretan sentimendua dago, orbain eta brotxakaden bidez, emozioari eta sormenari bide ematen diote.

Astelehenetik ostiralera: 11:00 - 13:00 / 18:00 - 20:00
Larunbatak: 11:00 - 13:00

Zer
ERAKUSKETA
Noiz
2023/10/04 11:00 - 2023/10/31 20:00
Non
Arkupe Kultur Etxeko erakusketa gela
Hitzordua egutegira gehitu
iCal