www.aretxabaleta.eus

PAUL SAN MARTIN & FRAN SERRANO DÚO

Jazz, Blues eta Boogie Woogie

Paul San Martin (Pianoa; Ahotsa) Bluesaren eta Boogie Woogie-ren eremuan nagusi da, eta Fran Serrano (Kontrabaxua), berriz, jazzean murgilduta dago. Biak ala biak eskarmentu handiko musikariak dira, espazio komun bat aurkitu nahi izan dutenak. Itziar Yague kantari arabarrari lagunduz ezagutu zuten elkar, berehala bat egin zuten eta orain, azkenean, jazzaren tradizioaren bideari eta bluesaren jatorriari jarraitu nahi dion bikote interesgarri hau osatu dute.

 PAUL SAN MARTIN (piano eta ahotsa)

 Donostian jaio zen (1979). Piano Jazzeko goi-mailako tituluduna, bere pasio nagusia bluesa da, hamabi urterekin piano klasikoarekin hasi zenetik. Bluesarekin 60ko hamarkadako Rhythm & Blues talde britainiarren bidez izan zuen lehen harremana. 15 urte zituenetik dabil agertokietan, eta gaur egun Bluesaren piano-tradizioan murgilduta dago, Stride edo Boogie Woogie estiloetan, esaterako. 2011n, Gaztelupeko Hotsak zigiluaren eskutik, "Tracks" bakarkako lehen lana kaleratu zuen, piano eta ahotsezko diskoa. Bere eraginen artean, besteak beste, Alan Price, Jerry Lee Lewis, Roosevelt Sykes, Memphis Slim, Otis Spann, Sunnyland Slim, Dr John, Professor Longhair edo James Booker nabarmentzen dira.

Stay Blues bere taldearekin, Blues jaialdi ezberdinetan parte hartu zuen eta bost urtez jarraian Donostiako Jazzaldian parte hartu zuen. 2007ko udan kaleratu zuen taldeak bere lehen diskoa.

Bere ibilbide luzean, Paul San Martinek garrantzi handiko artistekin lan egin du, besteak beste, Nico Wayne Toussaint, Lluís Coloma, Mingo Balaguer, Ñaco Goñi, Slam Allen, Sax Gordon, Tia Carroll, Chris Ruest eta Billy Boy Arnold ospetsuekin. 2013an, Paulek, G. Hotsak-ekin batera, "Paul 's Mood" argitaratu zuen berriro, pianoz eta ahotsez, Bluesaren estilo ezberdinetan murgilduta. Bere azken diskoa, "A French Session" (2019), Frantzian grabatua dago nazioarteko musikariekin.

FRAN SERRANO (Kontrabaxua)

Kontrabaxu Jazza eta Pedagogia ikasketak Iruñea (CSMN) eta Bartzelona (ESMUC) artean egin zituen.

Formakuntza etengabean Masterclassera joaten da, musikan erreferentzia direnak emanak, Carles Benavent, Javier Colina, Petros Camplains, Romain Pilon, Giald Heckselman, Agustí Fernández, Gianni Gagliardi, Jordi Bonell edo Jere Laukkanenenak nabarmenduz. Bigarren master bat egin zuen ESMUCen, pedagogian oinarritua, bere pasioetako bat.

Bere ibilbide musikala, alde batetik, bere proiektuaren lider bezala banatuta dago, honekin 2021ean "0202" izeneko disko bat ateratzen duelarik. Sideman gisa, penintsula osoan eta Hego Amerikan aritzen da hainbat proiektu, grabazio eta kontzertutan.

 Estudioko grabazioetan parte hartzen du, Frantziako eta Gasteizko Pop-Rock estiloko taldeekin, eta hainbat bideoklipetan kolaboratzen du. LITHIUM kontzertu zikloetan, Bilboko JAZZ-ON ARETOA jazz klubak programatutako erritmo-atalaren parte da, eta Jazzaren panoraman garrantzitsuak diren artistekin jotzen du, besteak beste, honako hauekin: Andrzei Oleiniczak, Victor de Diego, Félix Rossy, Román Filiú, David Pastor, Alejandro Mingot, Dani Perez, Ariel Bringuez, Michael Olivera, Perico Sambeat, Enrique Oliver, Javier Vercher, Malwina Masternak, Borja Barrueta eta Martin Andersen.

Besteak beste, Mingo Balaguer, Lluis Coloma eta Francisco Simon blues artistekin aritu da eta Itziar Yague abeslariaren ohiko kolaboratzailea da.

Prezioa: 5€

Ikusi bideo bat

Erosi sarrera

Zer
MUSIKA
Noiz
2024/04/14 19:00 - 20:00"
Non
Zaraia aretoa
Hitzordua egutegira gehitu
iCal