www.aretxabaleta.eus

Patata Tropikala: "Enperadorearen kondaira"

Kondairak dio Aintzineko Txinan, Wu-Ti enperadoreak, Wang, bere maitalea, galdu zuela, heriotzak eramanda. Enperadoreak asko maite zuen eta, hortaz, tristurarik handienean erori zen. Negar eta negar egiten zuen eta egunero bere malko bat lurrera erortzen zen. Gauak eta egunak igarotzen ziren eta ez inork ez ezer ez zuten nperadorea pozten. Egun batean, gortean erabaki zuten Wu-Ti-ri poztasuna itzultzea. Horrela jaiotzen zen Itzalen Antzerkia, itzalak maitatutako pertsonak bizitzara bueltatzeko ahalmena dutelarik, kontatzen dituzten kondairen bitartez.

Eguna:

  • Abenduak 14, martitzena: 18:00

Non: Zaraia aretoa

Iraupena: 45 min.

Norentzat: 4-12 urte

Zer
IPUIN KONTALARIA
Noiz
2021/12/14 18:00 - 18:45"
Non
Zaraia aretoa
Hitzordua egutegira gehitu
iCal