www.aretxabaleta.eus

Paraiso antzerkia- Theatre de la gimbarde: "Kubik"

 

Paraíso Antzerkia

Sinopsia:

Ingurugiroa ulertzeko asmoa dutenez, gorputzez ingurugiroarekin esperimentatzen duten umeen jokoetan oinarrituta dago ikuskizun hau. Eskuragarri dituzten objektuen manipulazioaren bitartez, pentsamendua eraiki eta horrela, irudimenaren atea irekiko dute.

“Kubik”-en, bi antzezleek eraikuntza-joko bat manipulatzen dute, pilatu, transformatu eta mugitu egiten dena eta esploratzeko toki berriak sortzen dituena. Mugimenduan dagoen egitura da eta bolumenek eta formek pantaila txiki mugikorrak sortuko dituzte eta bertan, irudiak agertuko dira.

Antzezleak batera ohartuko dira etxeak, trenak, basoa, itsasoa, etab. sortu eta begiratzeak sortzen duen gozamenaz eta ikusle txikiak, iruditu, aurkitu eta amestu ahal den zentzumenen unibertso batean murgilduko dituzte.

Kubik”-en dena aldatzen da, dena eraldatzen da. Mundu batek mundu berri bati bide ematen dio.

Fitxa artistikoa:

• Antzezleak: Rosa A. García, Aitor de Kintana edo Urtza Zuazo
• Espazio eszenikoa: Lina Variselli
• Jantziteria: Françoise Van Thienen
• Argiztapena: Vincent Stevens
• Ekoizpena: Teatro Paraíso
• Ikaslea Egonaldian: Leyre Perrino
• Musika eta soinu efektuak: Bingen Mendizabal
• Irudien Diseinua eta Bideoak sortzea: Marc Cerfontaine
• Egileak: Rosa A. García, Charlotte Fallon, Marc Cerfontaine
• Zuzendaria: Charlotte Fallon

Eguna:

  • Urriak 24, eguena: 9:15/ 10:15/ 11:15

Non: Zaraia aretoan

Hizkuntza: Euskaraz

Sarrera: 4 €

Norentzat: +2 urte

Zer
ANTZERKIAREN HILABETA
Noiz
2019/10/24 09:15 - 12:15"
Non
Zaraia aretoa
Hitzordua egutegira gehitu
iCal