www.aretxabaleta.eus

OREKA TX “KOKLEA”

Abenduak 17, eguena / 19:00 / Zaraia aretoa / 4 €


1997an sortutako taldeak bost kontinenteetan zehar aurkeztu ditu bere lanak, publiko eta kritika
espezializatua konkistatuz eta txalapartak eskaintzen dituen aukerak etengabe ikertu eta zabalduz,
bere musikaltasunarekin zein eraikuntzako materialekin esperimentatuz. Jatorrizko zura, harria,
teilak, banbua … eta baita izotza ere.
Beste artista, genero eta proiektuekin nahastea gustatzen zaio Oreka TX-i. Horren froga da egin
dituzten kolaborazio kopurua eta aniztasuna. Phil Cunningan, Ara Malikian, Manu Dibango, Aziza
Brahim, Motoko Hirayama, Silvia Iriondo, Carlos Nuñez, Rai National Symphony Orchestra eta Hakon
Kornstad dira kolaboratu duten izen handienetako batzuk.
Koklea da bere proiektu berria eta bertan azken urteetako musika ibilbidearen emaitza islatzen da.
Bere estilo nahasezinean sakontzea, tresna organiko eta naturalak erabiliz, lengoaia garaikide batetik.
Musikariak:
Harkaitz Mtez. de San Vicente, Mikel Ugarte  –  Egurrezko txalaparta, harria, banbua
eta bidoia
Mixel Ducau – Alboka, egurrezko klarinetea eta saxo sopranoa
Juanjo Otxandorena – Bouzukia
Iñigo Egia – Perkusioa

More information about this event…

Zer
MUSIKA
Noiz
2020/12/17 19:00 - 20:00"
Non
Zaraia Aretoa
Hitzorduaren URLa
Kanpo webgunea
Hitzordua egutegira gehitu
iCal