www.aretxabaleta.eus

Olioak - Marga Zubia Lezeta

Marga Zubia Lezeta margolariaren erakusketa.

72 urteko arrasatearrari gaztetatik datorkio pinturarekiko zaletasuna, halaber, 20 urte zituela hasi zen margotzen.

29 urterekin, lanaldi osoko lan bat eta bi haur txiki zituenean, 50 urte bete arte iraungo zuen atsedenaldi bat hartu behar izan zuen. Tarte horretan erakusketa batean ohartu zen margolaritza gustuko zuela eta bere zaletasunari modu jarraituagoan heltzea erabaki zuenean.

1999 eta 2002 bitartean, Kutxa Fundazioaren Gizarte eta Familia Zentroak Arrasaten antolatutako ikastaroetan parte hartu zuen, eta pintura-tailerretara joan ahal izan zen eta teknika desberdinak hobetu ahal izan zituen. Ondoren, Arrasate Margo Taldean sartu zen, eta elkarte horretako kide izaten jarraitzen du.

Hainbat erakusketa kolektibotan parte hartu du Arrasaten (Kulturate eta Harresi Aretoa), Bergaran (Aroztegi Aretoa eta Nahikari Taberna) eta Urretxun (Lizarazu Aretoa). Hauxe da bere lehen bakarkako erakusketa, batez ere olio-teknika erabiltzen duen koadroekin, eta askotariko gaiak jorratzen dituena.

  • Ordutegia: 11:00 - 13:00 / 18:00 - 20:00

 Zapatuetan: 11:00 - 13:00

                      (Domeketan eta jai egunetan, itxita)

Zer
ERAKUSEKTA
Noiz
2022/02/05 11:00 - 2022/02/28 20:00
Non
Arkupe Kultur Etxea - Erakusketa aretoa
Hitzordua egutegira gehitu
iCal