www.aretxabaleta.eus

Noa & The Hell Drinkers

Noa & The Hell Drinkers Donostian sortu zen 2015aren azken aldera, Blues eta garagardo ona gustuko duten lau lagunek genero horretako hainbat estilotan murgiltzea erabaki zutenean: calypso edo shuffle erritmoetatik hasi eta blues-rock indartsura heldu arte, Deltako blues puruena ahaztu gabe. Musikaren munduan hasi zirenetik, proiektu hau osatzen duten lau kideak blueseko hainbat elezaharren lanekin blaitu izan dira: Stevie Ray Vaughan, Muddy Waters, Koko Taylor, Freddie King, Big Mama Thornton, BB King…

Egungo Blues-Rock talde indartsuena geratzeko iritsi da. Hondarribia Blues, Benicássim Blues, TolosanBlues edo Burlada Blues bezalako jaialdietan arrakasta izatetik datoz "Craft Blues" diskoarekin. Bere zuzeneko arrakastatsuak kritika eta ikusleei irabazi die, "Sould out" kartela eskegita. European Blues Challlenge 2020an Espainia ordezkatzeko finalistak "Craft Blues Tour" aurkezpen biran daude, energia ahalik eta urrutien eraman nahian, oraingoan Paul San Martinek pianoan lagunduta.

Aldaka gogorretarako ez egokia.

Eguna:
  • Abuztuak 14, zapatua: 20:00

Lekua:

  • Herriko Plaza


 
 

Zer
MUSIKA
Noiz
2021/08/14 20:00 - 21:00"
Non
Herriko Plaza
Hitzordua egutegira gehitu
iCal