www.aretxabaleta.eus

NHIL KONTZERTUA

Oraingoan, Tarragonako La Casa Murada estudioan grabatu dituzte euskaraz idatzitako 7 kantak. Disko osoa su bajuan prestatua eta zuzenean grabatua izan da Santi Quizhpe soinu ingeniariaren zuzendaritzapean. Zalantzarik gabe, Nhilen indarguneetako bat zuzeneko emanaldietan dago eta horrexegatik murgildu dira erronka honetan. Lanak agerian utziko ditu sorkuntza honen atzean dagoen artisautza, gordintasuna eta sentsibilitatea. Diskoa kaleratu aurretik “Ezer zor nahi” eta “Desio bat” kantak kaleratu dituzte zizka-mizka modura, poliki-poliki unibertso berrian sar gaitezen.

Zer
MUSIKA
Noiz
2025/09/12 22:00 - 23:00"
Non
Monjetako lorategian
Hitzordua egutegira gehitu
iCal