- https://www.aretxabaleta.eus/eu/arkupe/agenda/mustroen-bila-ohearen-azpian-aurkitutakoak
- MUSTROEN BILA, OHEAREN AZPIAN AURKITUTAKOAK
- 2026-03-20T19:00:00+01:00
- 2026-03-20T20:00:00+01:00
MUSTROEN BILA, OHEAREN AZPIAN AURKITUTAKOAK
Ez da kontzertu bat, ezta errezitaldi bat ere: musikaren eta hitzaren arteko elkarrizketa bat da. Bi artistek elkarrekin sortu zuten lehenengo kantuak « Munstroa » du izena, eta iluntasunari beldurra dion munstro bati buruzkoa da. Kantu horri tiraka, munstroak hartu dituzte gai orokor gisa, ikuskizunaren haria izateko. Ohearen azpiko munstroak esnatu eta oholtzaren gainera gonbidatu dituzte, eta aitzakia paregabea izan da zenbait gai lantzeko, hitzaren eta musikaren bitartez esperimentatzeko, jolasteko eta fantasiari tarte bat eskaintzeko.
Prezioa: 6€
- Zer
- MUSIKA
- Noiz
- 2026/03/20 19:00 - 20:00"
- Non
- Zaraia Aretoa
- Hitzordua egutegira gehitu
-
iCal
