www.aretxabaleta.eus

MUSIKA: ODEI BARROSO

Rap sakon bezain zuzena proposatzen du ØDEI raperoak. Rap kontzientetik egotripera, drill eta trap estiloak jorratzen ditu nagusiki.

Bere bakarkako bidean segituz, “Goizegi hiltzeko” (2025) deitutako bigarren lan luzearekin dator raperoa. 15 abestiz osatutako disko honetan ertz berriak ukitzera jo du bakarlariak. Berezkoa duen sakontasuna baztertu gabe, unibertso ezberdinak bildu nahi izan ditu eta instrumentaletan zein tematiketan aniztasun handia nabari da.

Sarrera: 6 euro

Sarreren salmenta

Zer
Musika
Noiz
2026/01/30 22:30 - 23:30"
Non
Karmele Igartua aretoa
Hitzordua egutegira gehitu
iCal