www.aretxabaleta.eus

MUNDUARI ITZULIA 80 EGUNEAN

SINOPSIA:

Passepartouri, Phileas Fogg-ekin “Munduari itzulia 80 egunetan” eman zueneko istorioa etorri zaio gogora, eta gure ikuslegoari kontatzeko beharra sartu zaio. Baina, nola kontatu? Zergatik ez zakar poltsak erabilita? Edo erratzak, zoru-garbigailua, trapu, zakarrontzi edo eskura duen edozer gauza?

Ez galdu aukera. Igo Passepartouren garbiketa orgara. Bidaia hastear dago

eta.

AKTOREA: ERIZ ALBERDI

Antzerki munduan murgilduta 2004az geroztik, hainbat antzerki konpainiatan lan egin du: Paraiso, Vaiven, Gorakada, Kanpingags, La machina,…

Telebistan eta zinean ere ibili da: Goenkale, Lagun mina, 80 egunean, Elkartea, Goazen,…

Egun, “Irabazi arte” telesailean Martxeloren papera jorratzen du 2021 geroztik.

 

  • Iraupena: 45 minutu
  • Adina: 5 urtetik aurrera
  • Non: Zaraia aretoa
  • Noiz: apirilak 13, zapatua, 17:00tan
  • Prezioa: 3€

 

Ikusi lanaren bideo txiki bat hemen

https://www.youtube.com/watch?v=6Fa-GoXw6Gc

Sarrera erosi

Zer
ANTZERKIA
Noiz
2024/04/13 17:00 - 18:00"
Non
Zaraia aretoa
Hitzordua egutegira gehitu
iCal