www.aretxabaleta.eus

Milagroko Udal Musika Banda

Milagroko Udal Musika Banda Musika Eskolaren luzapen gisa sortu zen. 30 musikarik osatzen dute eta Martin Martinez Resanok zuzentzen du.

2021. urte honetan bere sorreraren 25. urteurrena ospatzen da. Sortu zenetik, Milagroko Udalak parte hartu duen jarduera, festa edo tokiko ekitaldi guztietan parte hartu du beti. Horrela, ekitaldi horiei alaitasun eta solemnitate ukitu bat emanez.

Urte hauetan ere musika kontzentrazio ezberdinetan parte hartu du beste talde batzuekin, baita hiri garrantzitsuetan kontzertuak eskainiz ere, Donostian, Valentzian eta Zaragozan, besteak beste.

Aretxabaleta, Milagroko Musika bandak bere zerbitzuak eskaintzen dituen udalerrietako bat ere bada, eta, ondorioz, lotura handia sortu da bien artean.

Eguna:
  • Abuztuak 15, domeka: 13:00

Lekua:

  • Herriko Plaza
Zer
MUSIKA
Noiz
2021/08/15 13:00 - 14:00"
Non
Herriko Plaza
Hitzordua egutegira gehitu
iCal