www.aretxabaleta.eus

MIKEL ZAMORA KONTZERTUAN

MIKEL ZAMORA (Aretxabaleta, 1977) 

Urte luzez herritik kanpo egon ondoren, duela 6 urte Aretxabaletara itzuli zen. Aldaketa horrek haurtzaroko zaletasunekin konektatzera eramaten du, besteak beste, musikarekin. Orduan hasi zen kantu eta gitarra eskolak hartzen, eta 2018tik The Blue Painters taldeko abeslaria da.

Gaur egun bere lehen EPa grabatu berri du, Raúl Verak ekoitzitako 5 abestiz osatua. Indies ukituak dituen Pop-Rock estiloko disko intimo eta pertsonala da, non bere bizipenak, desioak eta fantasiak adierazten dituen.

Mikelek Aretxabaletan aurkeztuko du bere diskoa, eta bere abestiekin batera, Itoiz, Los Piratas, Keane, Zarama eta Tracy Chapman artista ezagunen abesti arrakastatsuak ere interpretatuko ditu. Horretarako, eszenatokian eskarmentu handia duten musikariek osatutako banda bat izango du: Raúl Vera (gitarra), Iñaki Peña (bateria), Javi Arteaga (pianoa), Bruno Higueras (baxua), eta Raquel Roche (koruak).

Kontzertua euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez izango da.

Prezioa: 5 €

Erosi zure sarrera

Zer
Musika
Noiz
2022/03/25 20:30 - 21:45"
Non
Zaraia aretoa
Hitzordua egutegira gehitu
iCal