www.aretxabaleta.eus

MARTXE ARANA

Margolariaren oleoen erakusketa izango da urria eta azaroa bitartean

"Martxe Aranak, izaera independentekoa izanik, pintura-mundu bat kolorez eta formaz islatzen jakin du, artistak sentitzen duena azaleratuz, benetako une eta espazio batean hartutako pintura figuratibo, espontaneo eta lasaian. Margolan honetan artistak eraldatzen duen natura bat aurkitzen da, ez baitu bere horretan kopiatzen eta funtsezkoaren bila baitoa, joerak, modak eta famak alde batera utzita.

Horregatik, olio-paisaiek sustrai inpresionistak eta fauves zaporeak dituzte. Bere lore eta bodegoien gautxearen teknikan, artista oso azkar gauzatzen da, kolorea menperatzen du eta keinuzko pintzelkada erabiltzen du, lengoaia sinplifikatu batean.

Bere paisaien errepertorio zabaletik Zarautz ingurukoak nabarmentzen ditugu: hil edo bizikoak, koloretsuak eta harmonikoak. "

Astelehenetik ostiralera: 11:00 - 13:00 / 18:00 - 20:00
Larunbatak: 11:00 - 13:00

Zer
ERAKUSKETA
Noiz
2022/10/17 11:00 - 2022/11/25 12:00
Non
Arkupe Kultur Etxeko erakusketa gelan
Hitzordua egutegira gehitu
iCal