www.aretxabaleta.eus

Malas compañias zirko taldea: "Prozak"

Batere ohikoa ez den familia baten bitartez egoera burugabez beteriko unibertsoan murgilduko gara, oharkabean familia horren parte bihurtu arte. Antidepresibo osasuntsu eta eraginkorra dakarkizuegu, BARREA eta EMOZIOA. Gure PROZAK propioa pilula ikusgarrian.

Publiko guztientzako ikuskizuna da, umorea eta zirkua bat egiten dira eta akrobaziak, aereoak eta objektuen manipulazioak betiko zirkuko “troupe”-ak gogorarazten dizkigute.

Bazterketaren eta estigmatizazioaren kontrako begirada samurra eta komikoa, ikuslea bere burua ere berezi, ezberdin, apart, zoro sentitzera eraman nahi duena.

OHARRA: Eguraldi txarra eginez gero, Iturrigorri frontoian egingo da.

Eguna:
  • Uztailak 28, eguaztena: 19:00

Lekua:

  • Kurtzebarri eskolako kantxa

Norentzat: Guztientzat

Zer
ANTZERKIA
Noiz
2021/07/28 19:00 - 20:00"
Non
Kurtzebarri eskolako kantxa
Hitzordua egutegira gehitu
iCal