- https://www.aretxabaleta.eus/eu/arkupe/agenda/leizarra-musika-eskolako-bandaren-emanaldia-1
- LEIZARRA MUSIKA ESKOLAKO BANDAREN EMANALDIA
- 2025-06-13T19:00:00+02:00
- 2025-06-13T20:00:00+02:00
- 7 X 7 KULTURA KALEAN
LEIZARRA MUSIKA ESKOLAKO BANDAREN EMANALDIA
Leizarra musika eskolako banda 2009an sortu zen. Lehen musikariak 10 eta 14 urte bitartekoak ziren, eta, beraz, banda txikia zela esaten zen. Urteak joan ahala, ikasleak hazi egin ziren, eta beste talde handiago bat osatzeko beharra ikusi zen. Beraz, herriko musikariekin harremanetan jarri ziren eta Leizarra Musika Eskolako banda sortu zen, banda txikia ere mantenduz.
Taldearen lehen kontzertua '7x7 – Kultura kalean' kultur ekimenean izan zen, 2012an. Hortik aurrera urtero parte hartu dute jarduera honetan eta Aretxabaletan ere beste kontzertu batzuk eman ditu. Bilboko, Errenteriako,Dulantzi eta Tolosako jaialdietan jo du. 2016an, E-musik jaialdian parte hartu zuen, Caudete, Letonia, Alemania eta Suitzako talde eta orkestrekin batera.
Bandak 25 kide ditu une honetan, eta Jon Lopez da zuzendaria. Kontzertu guztietan jotzen dute euskal musikagile edo musikari baten lanen bat.
Aurtengo 7x7 kontzertuko programan, overtura klasikoak, flauratako kontzertua, bandarako obra potenteak eta soinu bandak egongo dira. Oraingo honetan ez du musikari edo konpositore euskaldun baten obrarik joko, baina Beñat Arizabaleta abeslariak parte hartuko du.
Beñat Arizabaleta Aretxabaletako artista eta abeslatiak Eitb-ko hainbat lehaiketatan parte hartu du: "Izarrak kalean", "Bago!az" eta aurten "Ztanda" lehiaketako finalista izan da. Goineako "Kantari" programako aurkezlea ere bada eta "Ztanda" programa irabazi zuen Arima abeslariarekin "Laboa" izeneko singela grabatu du. 2018an, Leizarra musika eskolako ikaslea zenean bandarekin ere parte hartu zuen.
- Zer
- MUSIKA
- Noiz
- 2025/06/13 19:00 - 20:00"
- Non
- Monjetako lorategian
- Hitzordua egutegira gehitu
-
iCal