www.aretxabaleta.eus

Leizarra Musika Eskolako Banda

Leizarra musika eskolako banda 2009an sortu zen. Lehen musikariak 10 eta 14 urte bitartekoak ziren, eta, beraz, banda txikia zela esaten zen. Urteak joan ahala, ikasleak hazi egin ziren, eta beste talde handiago bat osatzeko beharra ikusi zen. Beraz, herriko musikariekin harremanetan jarri ziren eta Leizarra Musika Eskolako banda sortu zen, banda txikia ere mantenduz.

Taldearen lehen kontzertua '7x7 – Kultura kalean' kultur ekimenean izan zen, 2012an. Hortik aurrera urtero parte hartu dute jarduera honetan eta Aretxabaletan ere beste kontzertu batzuk eman ditu. Bilboko, Errenteriako eta Dulantziko jaialdietan jo du. 2016an, E-musik jaialdian parte hartu zuen, Caudete, Letonia, Alemania eta Suitzako talde eta orkestrekin batera.

Iaz, pandemian egon arren, musikariek lan egin zuten eta bideo muntaiak egin zituzten herritarrei emanaldi bat eskaintzeko. Nahiz eta aurten oraindik ez den kontzerturik izan, egindako lana grabatu eta musika eskolako sare sozialetara igo da.

Bandak 25 kide ditu une honetan, eta Jon Lopez da zuzendaria. Kontzertu guztietan jotzen dute euskal musikagile edo musikari baten lanen bat.

Eskainiko diguten kontzertua filmen soinu-bandetan oinarrituta dago. Filmetan erabili diren musika lanak entzun ahal izango ditugu, klasikoak eta abestiak barne. Azkenean sorpresa bat eskainiko digute.

OHARRA: Eguraldi txarra eginez gero, Iturrigorri frontoian egingo da.

Eguna:
  • Ekainak 11, egubakoitza: 19:00

Lekua:

  • Santa Rita lorategia

 Norentzat: Guztientzat

Zer
MUSIKA
Noiz
2021/06/11 19:00 - 20:00"
Non
Santa Rita lorategia
Hitzordua egutegira gehitu
iCal