www.aretxabaleta.eus

LEIZARRA MUSIKA BANDA ETA OÑATIKO BANDA GAZTEA

7X7 KULTURA KALEAN

LEIZARRA MUSIKA BANDA

Leizarra Musika Eskola Banda 2009an sortu zen. Lehenengo musikariek 10 eta 14 urte bitartean zituzten, beraz, talde txikia zela esaten zen. Urteak igaro ahala, ikasleak hazi egin ziren, eta beste talde handiago bat osatzeko beharra ikusi zen. Beraz, herriko musikariekin harremanetan jarri ziren eta Leizarra Musika Eskola Banda sortu zen, banda txikia ere mantenduz.

Taldearen lehen kontzertua Aretxabaletan izan zen, 2012an, “7x7 – Kultura kalean” kultur ekimenean. Hortik aurrera, urtero parte hartu dute jarduera honetan eta beste kontzertu batzuk ere eman dituzte herrian. Bilboko, Errenteriako eta Alegria-Dulantziko jaialdietan jo dute. 2016an E-musik jaialdian parte hartu zuen, Caudete, Letonia, Alemania eta Suitzako talde eta orkestrekin batera.

Pandemian zehar, musikariek lan egin zuten eta bideo muntaketa batzuk egin zituzten herritarrei emanaldi bat eskaintzeko. Egindako lana grabatu eta musika eskolako sare sozialetara igo zen.

Bandak 25 kide ditu une honetan, eta zuzendaria Jon López da.

OÑATIKO BANDA GAZTEA (OBG)

Oñatiko Musika Banda (OMB) 1979. urtean sortu zen herritar batzuk bultzatuta, Korpus Christi jaiaren harira. Talde hura 30 musikariz osatuta zegoen Iñaxio Ibarrondoren zuzendaritzapean, eta lehen agerraldi horren ostean, poliki-poliki herriko jaietan eta beste hainbat ekitalditan parte hartzen hasi zen. Gaur egun taldeak 60 kidez osatua dago eta Aitor Biain-Bidarte da zuzendaria.

2021ean garai berri bati eman zion hasiera OMBk, eta Oñatiko Musika Eskolarekin batera Oñatiko Banda Gaztea (OBG) sortu zuen, herriko bandaren harrobi gisa. Talde honen helburu nagusia, musikarekin esperimentatzeko eta musikaz gozatzeko aukera ematen duten musika-hedapeneko jardueretan parte hartzea da.

OBG-k hainbat ekitaldi eskaintze ditu urtean zehar nagusien taldearekin batera, eta baita talde propio gisa ere.  Gazte talde hau Aitor Biain-Bidarteren zuzendaritzapean dihardu.

PROGRAMA

Oñatiko Banda Gaztea

  • FOXBORO MARCH (John O´Really)
  • HAVANA (Camila Bello)
  • STARS WARS: THE LAST JEDI (John Williams)
  • SCHINDLER´S LIST  (John Williams)
  • PROUD MARY (John Fogerthy)

Leizarra Musika Banda

  • CHAMALEON (Herbie Hancock)
  • HOW TO TRAIN YOUR DRAGON (John Powell)
  • SERENGETI (John Higgins)
  • THE LION KING (H. Zimmer & E. John)
  • DON´T STOP BELIEVING (Journey)

Biak batera

  • MARCHING BAND (G. Holst)
  • HARRY POTTER (John Williams)
Zer
MUSIKA
Noiz
2024/06/14 18:00 - 19:00"
Non
FELIX IÑURRATEGI LORATEGIAN
Hitzordua egutegira gehitu
iCal