www.aretxabaleta.eus

Kiki eta Koko: "Bizi-bizi zirkua"

Zirkuaren gaia jorratzen duen ikuskizuna da, eta koronabirus pandemiaren denboraldiari moldatuta dago. Abesti, dantza eta joku parte hartzaile asko ditu, guzti-guztiak Kiki, Koko eta Moko pailazoek sortu eta konposatuak. Haurrak aulkietan, denbora osoan eserita egongo dira, eta dantza egingo dute, kantatu, jolastu eta algara… eta modu  super dibertigarrian ikasiko dute zirkuaren berri.

Diabolo, pilota, kariokak, moniziklo, mazak, eskailera, uztai eta txapelekin sketch-ak ere ikusiko dituzte, ikusgarritasun, sorpresa, kolore eta zailtasunez beteak. Eta garrantzitsuena: izugarri ongi pasako duteeeee!!!!

OHARRA: Eguraldi txarra eginez gero, Iturrigorri frontoian egingo da.

Eguna:
  • Ekainak 30 , eguaztena: 19:00

Lekua:

  • Kurtzebarri eskolako kantxa

Norentzat: Guztientzat

Zer
PAILAZOAK
Noiz
2021/06/30 19:00 - 20:00"
Non
Kurtzebarri eskolako kantxa
Hitzordua egutegira gehitu
iCal