www.aretxabaleta.eus

SORGINAK ETA SORGINKERIAK

Toti Mtnez. de Lezearen testuak Gorka Hermosak konposatutako musikarekin musikatuko dira, Edurne Zabalo klarinete soinuekin batera.

Sorginei buruz istorio eta kondaira ugari izan dira urteetan barna. Ukenduak egiten zituztela, tximiniatik sartzen zirela, hegan egiten zutela, haurtxoak lapurtu eta deabruari ematen zizkiela... Benetan? Sendatzaileak, emaginak, nekazariak eta emakumeak ziren, besterik ez. Eta Jainkoaren izenean jazarri, akusatu, torturatu eta hil zituzten, gezurretan oinarrituta.

Ikuskizun honetan, Toti Martinez de Lezeak sorginei buruz mintzatuko duen jakintza jarriko du ikuskizunean, eta musikaz lagunduta «zer ziren, edo hobeto esanda, zer ez ziren» azalduko du. Landareak, akelarrea, kondairak… baliatuz, «emakumea gure historian zer izan den kontatuko du, eta zer izango den».  Eta idazelaren testuek hegan egingo dute Gorka Hermosak konposatutako musikan barrena, eta akordeoilariak berak eta Edurne Zabalo klarinete jotzaileak interpretatuta. Chillida Lekuko espazioa paregabea izango da ikuskizun berezi eta hunkigarri honen laugarren oina.

Iraupena: Ordu 1 eta 15 minutu
Testuak: Toti Martinez de Lezea
Musika: Gorka Hermosa
Musikariak: Gorka Hermosa (akordeoia), Edurne Zabalo (klarinetea)

IKUSI BIDEOA

Erosi zure sarrera

Zer
KONTZERTUA
Noiz
2022/11/27 19:00 - 20:00"
Non
Zaraia aretoa
Hitzordua egutegira gehitu
iCal