www.aretxabaleta.eus

Huhezinemaren XVIII. Euskal film laburren jaialdia

 

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, HUHEZIk, sortu zuen HUHEZINEMA Euskal Film Laburren Jaialdia, 2008. urtean.

Ordutik, “Kultur ekitaldien antolaketa” izeneko lan-proposamenaren barruan, Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko 4. mailako ikasleek antolatzen dute erreferentziazkoa bilakatu den jaialdia.

Izan ere, talde lanean jaialdia antolatzea da praktika ardatz duen lan-sekuentzia horren helburua. Taldean lanean aritzeak ahalbideratzen du graduan ikasitakoak praktikan jartzea, eta aldi berean, mundu profesionalarekin harremanak sustatzea.

https://huhezinema.eus/

Eguna:

  • Martxoaren 25etik 27ra

Non: Zaraia aretoan

Zer
HUHEZINEMA
Noiz
2020/03/25 12:00 - 2020/03/27 10:00
Non
Zaraia aretoa
Hitzordua egutegira gehitu
iCal