www.aretxabaleta.eus

HARRO

LGBTIAQ+ komunitatearen inguruan milaka eta milaka zalantza eta informazio faltsu daude. Horiei guztiei aurre egiteko, eta herriaren esku egiazko informazioa jartzeko, Harro Erakusketa jarri dugu martxan. Bertan, komunitatearekin loturiko gaur egungo berriak aurkituko dituzue, gizartean (euskadin zein mundu mailan) egon diren aurrerapenen zein atzerapausoen informazioa jasotzeko aukera eskuratuz.

Bestalde, erreferenteak izateak duen garrantzia ezagututa, erakusketak aukera eskaini nahi dio herriari horietako batzuk ezagutzeko. Euskal idazleak, musikariak, telesailak, filmak… eta horietara estekak aurkituko dituzue, baita bestelako nazioarteko erreferenteak ere. Garrantzitsua da, batez ere belaunaldi gazteenentzat, horrelako figurak ezagutzea, borrokaren parte bilakatzen direlako eta errealitatearen eraldaketan indar handia dutelako: babesleku bilakatu daitezke erreferente horiek.

Azkenik, erakunde desberdinen inguruko informazioa eta horien webguneetarako loturak ere aurkituko dituzue, bakoitzak egiten duen lana zein den ezagutzera emanaz eta kontaktuan jartzeko aukera zabalduz. Ezinbestekoa da hori ere. Izan ere, zer egin edo nola jokatu ez dakigunean, garrantzitsua da kontsultak egiteko nora jo dezakegun jakitea, egiazko informazioa, informazio fidagarria, jaso ahal izateko.

Noiz
2026/07/01 11:00 - 2026/07/31 20:00
Non
Arkupe Kultur-Etxea
Hitzordua egutegira gehitu
iCal