www.aretxabaleta.eus

Habana Vieja: "Habanerak"

2014ko udazkenean Gerard Moreno (musikologoa, musika irakaslea, pianista eta abesbatza zuzendaria), Jordi Margalef (Montblanceko Musicae abesbatzako tenore eta kidea) eta Pere Domènech (Musicae abesbatzako eta hainbat rock taldetako tenore eta kidea) Montblancen (Tarragona) habanera munduan sartu ziren HABANA VIEJA taldea osatuz.

2015ean hasi zituzten Tarragonako eskualdeetako herriz herri egiten dituzten birak, eta urte hauetan zehar Sorian, La Bella Lola de Mont-ràsen eta herriko jai askotan ere aritu dira.

Azaroan, Habana hiriko (Kuba) "Habanera ezagutu" 1. topaketan parte hartu zuten, eta 2019ko hilabete berean habaneren jaialdian parte hartu zuten berriro, Habanako hiriaren sorreraren 500. urteurrena ospatzeko ekitaldietan.

CD bat (Habana vieja) eta Ep bat (Habana vieja en la Habana) grabatu dituzte. Irratsaio bat ere zuzentzen dute, Ràdio Montblancen, eta “Havaneres a peu de muralla” liburua argitaratu dute.

Eguna:
  • Abuztuak 14, zapatua: 13:00

Lekua:

  • Herriko Plaza

 

Zer
MUSIKA
Noiz
2021/08/14 13:00 - 14:00"
Non
Herriko Plaza
Hitzordua egutegira gehitu
iCal