www.aretxabaleta.eus

Golden Apple Quartet

GOLDEN APPLE QUARTET 1986ko urrian sortu zen, lagun komun baten bizitzan izandako zoritxarreko istripu baten ondorioz: ezkondu egin zen. Zeremonian zehar, haren lau ahotsak barrez hasi ziren kandelen argi zurbilaren azpian, eta ordudanik maitasun eternala zin egin zioten elkarri. Senargaiak ere bai. Bere errepertorioetan musika beltz espirituala zen nagusi, honekin hasi zuten euren ibilbidea, ondoren, estilo guztietako zenbakiekin eta publiko guztientzat zabaldua izan zelarik. Argiz eta soinuz beteriko emanaldietan, umorea zabal-zabal dabil, publikoak kantuan ari direla ahazteko bide bakarra baita. Arrakasta handia dute, eta haiek dira lehen harrituak.

Taldeak 1990ean egin zuen aurkezpen profesionala, Donostiako jazzaldiaren barruan.

Ordutik aurrera, taldea garatzeko hainbat urrats eman dira, eta telebistako saio anitzetan parte hartuz, Golden erreferentziazko taldean kokatu dute, MUSIKA ETA HUMOREA elkartuz.

Taldea “a capella” kantu estiloa  erabiltzeagatik bereizgarria da, baina une zehatzetan a capella izateari uzten dio, edozein generotako gaiak egiteko, interpretatu beharreko gaiak eskatzen dituen beharren arabera.

Azken boladan, Goldenek showbussine-aren hainbat arlo lantzen ditu, lanean emandako urteen poderioz, oso enkargu desberdinetan egoteko aukera ematen baitie: zinema, publizitatea, bikoizketa, ekitaldiak, galak, etab.

Eguna:
  • Abuztuak 15, domeka: 20:00

Lekua:

  • Herriko Plaza
Zer
MUSIKA
Noiz
2021/08/15 20:00 - 21:00"
Non
Herriko Plaza
Hitzordua egutegira gehitu
iCal