www.aretxabaleta.eus

GIPUZKOAKO HERRI ARTEKO BERTSO TXAPELKETA

Herrietako bertso mugimendua bultzatu, indarberritu eta ikusaraztea du helburu Gipuzkoako Herriarteko Bertso Txapelketak; lehia baino gehiago, gozamena ardatz. 1999an egin zen antzerako esperientzia berreskuratu eta 2017an antolatu zuen Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak taldekako egitasmo hau berriro, eta 2026ko hau da hirugarrena.

Debagoieneko faseak bi kanporaketa izango ditu (Bergaran otsailaren 14an eta Aretxabaletan otsailaren 28an) eta finala (martxoaren 14an Antzuolan).

Aretxabaletako saioa Karmele Igartua aretoan izango da, 19:00etan.

Sarrera doakoa izango da.

Zer
BERTSO SAIOA
Noiz
2026/02/28 19:00 - 21:00"
Non
Karmele Igartua Aretoa
Hitzordua egutegira gehitu
iCal