www.aretxabaleta.eus

Gari, Montxo eta Joselontxo: "Txirinbolo"

 

Barre egin dezagun denok! Ongi pasa dezagun! Ikuskizuna hastera doa! Pailazoak iritsi dira! Gari, Montxo eta Joselontxo!!! Ilusioz eta alaitasunez beteriko kutxa eta maletaz beterik datoz eta abentura berriez gozatzeko aukera emango diguten tresna eta asmakizun bitxiez. Ikuskizunetan denok parte har dezakegu pailazo hauen ateraldi eta gertakariekin, magia eta musikarekin, nahiz eta instrumentu bitxiekin eginda izan. Hori bai! Jotzen duten nota bakoitza humorea eta dibertsio txinparta bat da!

Zirkuko pistan ematen den hiru pailazo musikarien ikuskizunak,  umore garbiaren bitartez ikusleen barrea lortzea du helburu. Ordu beteko saioan zehar Gari, Montxo eta Joselontxok komeriaz beteriko istorio berriak dakartzate, pantomima, magia eta musika erabiliaz “Commedia dell Arte” eta zirkuan girotutako munduan murgilduz.

Egunak:

  • Irailak, 22 domeka: 17:00

Non: Zaraia aretoa

Sarrera: 3€

Zer
ANTZERKIA
Noiz
2019/09/22 17:00 - 18:00"
Non
Zaraia aretoa
Hitzordua egutegira gehitu
iCal