www.aretxabaleta.eus

ERROMINTXELAK

Swing eta gipsy doinuak izango dira Zaraia aretoan.

Lau arrasatear eta bergarar batek sortu berri duten taldea da Erromintxelak. Aurretik talde desberdinetan aritu izan dira elkarlanean, ordutik piztu zen talde berri hori sortzeko ideia. Partaide guztiek musika ikasketak dituzte eta eskarmentu handiko musikariak dira bai estudioan, bai zuzenekoetan. Gaur egun, irakasle dihardute Euskal Herriko musika eskola zein kontserbatorioetan.

Jon García (gitarra elektrikoa eta ahotsa), Iñigo Zubizarreta (Manouche guitarra), Mikel Maniega (tronpeta), Jokin Vitoria (perkusioa) eta Dr. Moranx (kontrabaua) dira taldekideak. Blues-a inprobisatuz, instrumentu akustikoekin, ikusleak dantzan jartzen dituzte; swing eta gipsy musikaren ezaugarri solasgarri eta dantzagarrienetan oinarrituz, abesti sorta paregabea eskainiko digute. Euren erritmo frenetikoek XX.mendeko Pariseko burdel eta kasinoetara garraiatuko gaituzte.

  • Eguna: Urtarrilak 29, domeka
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Zaraia aretoa
  • Prezioa: 5 €

Erosi zure sarrera

Zer
MUSIKA
Noiz
2023/01/29 19:00 - 20:00"
Non
Zaraia aretoa
Hitzordua egutegira gehitu
iCal