www.aretxabaleta.eus

Elkar Hezten Plataforma: "Zubiak eraikiz"

ZUBIAK ERAIKIZ, Aniztasun Funtzionala duten pertsonen kolektiboarekin lan egiten duten Gipuzkoako eta Nikaraguako hainbat elkarteren arteko truke-egitasmo gisa sortu zen, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Dikar Koopek finantzatuta. (Gureak, Goyeneche Fundazioa, ATZEGI, Aspace eta hainbat zentro eta enpresa, ez bakarrik Arrasatekoak, Aita Menni-Daño Cerebralekin koordinatuta daudenak)

Pandemiarekin egoera aldatu egin zen, eta proiektua ere bai: argazki erakusketa bilakatu zen, elkarte hauetako langileek eta erabiltzaileek errealitatera egokitzeko egindako ahaleginaren erakusgarri dena. Zer egin kontaktu fisikoa eta distantzia soziala terapiaren parte direnean? Zer gertatzen da irribarrea gure tresnetako bat denean, lanerako edo komunikatzeko garaian?

Hauek dira azalpenean planteatzen ditugun hainbat gogoeta, terapeutek, langileek eta erabiltzaileek bizi duten errealitatean barneratzen gaituztenak, non dauden kontuan hartu gabe. Lan edo aisialdirako espazioak aldatzetik errutinak haustera eta segurtasun-neurri berriekin egokitzera doan ahalegina. Gizarte-harremanetan oinarritutako aurreko terapiak aldatu egiten dira, eta mugimenduen, agurren, espazioen eta abarren murrizketak aplikatzen dira. Guztiok bizi dugun errealitatea da, hainbeste kostatzen zaiguna.

Erronka berak elkartu gintuen eta egokitzeko gure gaitasuna baieztatu zuen.

Erronka hori oso zaila izan da guztiontzat, baina oso bereziki biztanleriaren sektore honentzat, eta, horregatik, gure espazioetatik keinu bat egin nahi diogu egin den eta ikusi ezin izan dugun ahalegin handi horri guztiari.

Egunak: Ekainaren 10etik 30era.

Ordutegia: 

  • 11:00 - 13:00 / 18:00 - 20:00.
  • Larunbatetan: 11:00 - 13:00
  • (Igande eta jai egunetan itxita).
Zer
ERAKUSKETA
Noiz
2021/06/10 11:00 - 2021/06/30 20:00
Non
Arkupe kultur etxean
Hitzordua egutegira gehitu
iCal