www.aretxabaleta.eus

El reino

 

Espainiako ustelkeriaren erretratu bat egiten du El reino filmak, politikari ustel bat protagonista jarrita. Manuel da bera, autonomia erkidego bateko idazkariordea. Inguruko kideek bezala, goi mailako bizimodua darama, eta politikagintzan karrera oparoa egiteko asmoa du. Une batean, baina, bere izena ustelkeria trama bati lotuta agertuko da hedabideetan. Bere alderdiak eta ustez lagun zituen horiek bazter uzten dutela ikustean, erori behar badu ez dela bera bakarrik eroriko erabakiko du. Etsi-etsian aurrera egin nahian jardungo du une horretatik aurrera.

Egunak:

  • Azaroak 23 eta 24: 22:00
  • Azaroak 25: 19:30
  • Azaroak 26: 16:00

Iraupena: 131 min.

Norentzat: +12 urte

Prezioa: 4 € / astelehenean 2€

Emanaldiak

  • Azaroak 23 eta 24: 22:00
  • Azaroak 25: 19:30
  • Azaroak 26: 16:00