www.aretxabaleta.eus

"Cholitas"

Espedizioa: 5 emakume, 6.962 metro, helburu bat

Boliviako bost emakume indigena dira espedizo bakar baten protagonistak. Askapenaren eta ahalduntzearen ikur gisa, Amerikako mendirik altuena eskalatzea proposatzen dute. euren irudia harrigarria da: gona tradizionala jantzita eskalatzen dute. Eskalatzaileak baino zerbait gehiago dira, emakume ausartak dira, aske, zoriontsu eta bizirik sentitzeko espazio bat aurkitzen dutenak. Euren abenturak emakume izateko, tradizoa bizitzeko eta ama naturarekin harremanak izateko modu inspiratzailea erakutsiko dio munduari.

Eguna:

  • Martxoak 12, 19 eta 26 : 19:00

Iraupena: 82 min

Sarrera: 3€ (Martxoaren 1etik aurrera salgai)

Aretoaren edukiera: 50 pertsona

Emanaldiak

  • Martxoak 12: 19:00
  • Martxoak 19: 19:00
  • Martxoak 26: 19:00