www.aretxabaleta.eus

BOLERO, WORK IN PROGRESS - Altraste dantza konpainia

Dantza emanaldia kalean.

Altraste Zuriñe Benaventek eta Ignacio Monterrubiok sortutako konpainia da. Haien ikuskizunak musika, dantza eta antzerkia nahasteagatik nabarmentzen dira. Nahasketa honekin, hizkuntza bakar eta berezia lortzen dute sentsazio eta sentsibilitate berriak bilatzen dituen publiko batekin komunikatzeko.

Bere ibilbidean beste pauso bat emanez, haien azken bi produkzioek lotsagabekeria, arduragabekeria eta kaosa erakusten dizkigute “ Nancy en Vietnam”- en kasuan eta sentiberatasuna, edertasuna eta ongizatea “Mientras llueva”-renean.

Aldi berean, Danzalava nazioarteko mugimendu eta dantza jaialdia antolatzen dute, Gasteizko Artium museoan kokatuta.

Jaialdi honek, Meg Stuart, Mark Tompkins, Katie Duck, Vera Mantero, Mónica Valenciano, María Muñoz, Julyen Hamilton, Florence Augendre, Jeremy Wade, Mala Kline, Oscar Gómez Mata, Philipp Gehmacher, Iñaki Azpillaga, Thomas Hauert eta Marta Izquierdo bezalako artistak hurbildu ditu Gasteizera, besteak beste. 

BOLEROA
Nire ibilbide artistikoan nagoen unean, gorputzera itzultzeko eta gorputzetik lan egiteko beharra sentitu dut, jatorrira itzultzea bezala, nire lanbidearen zergatiari, sustraitik lan egitera, gehigarririk gabe, apaingarririk gabe, gorputza soil-soilik soinuarekin, musikarekin, erlazioan eta borroka zuzenean.

Eta nire nahia ere bada ikerketa hau Ravelen Boleroaren partiturako musikaz lagunduta egitea. 10 minuturo boleroaren bertsio bat entzuten omen da munduan. Beharbada, musika honen aukeraketaren azalpenetako bat da mugimendua jendarteratzeko eta ikusleekin azkar konektatzeko daukadan gogoa asetzea, piezan zehar elkarrekin ibiltzeko aukera emango digun lotura-puntu bat aurkitzea.

  • Eguna: Maiatzak 31, eguaztena
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Mitarte kalea
Zer
DANTZA
Noiz
2023/05/31 19:00 - 20:00"
Non
Mitarte kalea
Hitzordua egutegira gehitu
iCal