www.aretxabaleta.eus

Bokabeats

 

Interneten 10 milioi erreprodukzio baino gehiagoren arrakastaren ondoren eta TVE, Tele5, Antena3 eta Etb2n agertu ondoren, azken honetan Euskoterapia izeneko telesail propioa atera dute.

800 ikuskizun eman eta gero, arrakasta itzela izaten ari dira euskaldun kutsua duten komedia inprobisatuko show berriekin. Beti show desberdinekin espazio eta ikusle guztietara egokituz.

Beraien ikuskizuna guztiz interaktiboa da, ikusleek eskatzen dizkieten abesti ezberdinak interpretatzen dituzte, haien ahotsekin soilik eta beti komediatik.

Berdin die Gatibu zein Shakira egin, Michael Jackson zein Camilo Sesto. Reggae pixka bat, erromeria, reggaetona, teknoa…

Eguna:

  • Urtarrilak 3, osteguna: 20:00

Non: Zaraia aretoa

Norentzat: guztientzat

Sarrera: 4€

Zer
MONOLOGOA
Noiz
2019/01/03 20:00 - 21:00"
Non
Zaraia aretoa
Hitzordua egutegira gehitu
iCal