www.aretxabaleta.eus

Bihar Txotxongilo taldea: "Karolino, printzesa eta dragoiaren burura"

Karolino txotxongiloen antzerki tradizionaleko heroiaren prototipoa da, eta dragoiari aurre egingo dio, printzesa salbatzeko.

Zaldunen istorio baten aurrean gaude, gaztelu eder bat, errege kezkati bat, printzesa eder bat, bufoi arazotsu bat, eta nola ez, Karolinoren ahaleginaz baliatu nahi duen heroi faltsu baten aurrean.

Bufoiaren, hesolaren eta publikoaren laguntzarekin, Karolinok zailtasun guztiak gaindituko ditu eta azkenik printzesarekin ezkonduko da.

 

OHARRA: Eguraldi txarra eginez gero, Iturrigorri frontoian egingo da.

Eguna:
  • Ekainak 16, eguaztena 19:00

Lekua:

  • Santakurtz plaza

Norentzat: 3 urtetik gorakoentzat.

Teknika: Eskularru-txotxongiloa


Zer
ANTZERKIA
Noiz
2021/06/16 19:00 - 20:00"
Non
Santakurtz Plaza
Hitzordua egutegira gehitu
iCal