- https://www.aretxabaleta.eus/eu/arkupe/agenda/bihar-arte-soilik
- BIHAR ARTE SOILIK
- 2026-11-01T19:00:00+01:00
- 2026-11-01T20:30:00+01:00
BIHAR ARTE SOILIK
BIHAR ARTE SOILIK. Erre Produkzioak. Aitziberrek lau pertsonarentzako bidaia irabazi du supermerkatu bateko zozketan, Karibeko konplexu turistiko batera. Hauek dira gonbidapenak: Olatz, bikotekidea; Ilargi, Aitziberren eta Olatzen laguna, eta Ekaitz, Ilargiren laguna, azken unean gonbidatua, Ilargik mutil-laguna desleiala izan zaiola jakin ondoren. BIHAR ARTE SOILIK ikuspegi komiko batetik baina angelu emozionala ahaztu Gabe, harreman irekiei eta sexualitatea ulertzeko modu berriei buruz aritzen da. Gurea betirakoa da edo bihar arte soilik?
Obra honetan, maitasunak forma ezberdina hartzen du, nork sentitzen duenaren arabera. Pertsonaien gabeziak, egiak eta segurtasun eza izango dira ardatz nagusiak. Istorio honek, aurrean ikusten eta entzuten ari denarekin identifikatuta sentitzera eraman dezake ikuslea. Galderek hartuko dute indarra eta erantzunak desagertu egingo dira, ikusle bakoitzaren esperientziari utziz erantzuteko aukera. Barrea eta negarra daude, baita musika eta isiltasunak ere, oso ozen hitz egiten duten horietakoak. Kanpora eta barrura doazen bidaiak ere izango dira. Baina, batez ere, bizitza BIHAR ARTE SOILIK izango balitz bezala bizitzeko irrikan dauden pertsonaiak daude.
ZUZENDARIA: Gorka Minguez. INTERPRETEAK: Leire Intxausti, Nerea Elizalde, Albar Cirarda eta Mikele Arizkorreta.
Prezioa: 6,00€
- Noiz
- 2026/11/01 19:00 - 20:30"
- Non
- ZARAIA ARETOA
- Hitzordua egutegira gehitu
-
iCal
