www.aretxabaleta.eus

BIDE BATEZ

  • Eneko Etxabe: trikitixa eta ahotsa
  • Irati Odriozola: ahotsa eta panderoa
  • Maria Soriazu: baxua eta ahotsa
  • David Etura: bateria

Zarauztar batek, donostiar batek eta bi oiartzuarrek osatzen dute Bide Batez trikiti-taldea. Sei urte daramatzate talde gisa. Dena dela, taldekide bakoitzak aurrez ibilbide luzea du eginda musikagintzan. Trikitixa lagun, euskal giroan oinarritutako festa-giro ederra jartzen dute Euskal Herriko hainbat txokotako jai, erromeria, ezkontza eta ekitaldietan.

Betiko abesti herrikoiak nahiz oraingo moda-modako abesti euskaldunak jotzen dituzte, eta daukaten errepertorioarekin entzule gazte, heldu nahiz zaharrengana egokitzeko gai dira.

Ikus bideoa

Eguna:

  • Abuztuak 17, eguaztena, 12:30etan

Lekua:

  • Herriko plaza
Zer
ANDRAMAIXAK 2022
Noiz
2022/08/17 12:30 - 13:30"
Non
Herriko plaza
Hitzordua egutegira gehitu
iCal