www.aretxabaleta.eus

BEA ARREGI ARRASATEARRA - Pintura akrilikoz egindako lanak

Betidanik izan dut margoa, artisautza eta eskulanekiko interesa.1995-96 urte inguran Bingen de Pedrorekin egon nintzen margotzen Arrasateko Kutxa Fundazioaren Gizarte eta Familia Zentroan. Horren ostean Arrasate Margo Taldeko partaide bilakatu nintzen, hasieran Luis Laskurainekin eta gero Rikardo Azkargortarekin.

Hasieran olioak erabiltzen banituen ere, gaur egun pintura akrilikoarekin aritzen naiz, gai anitzen inguruan eta modu errealistan, nire ibilaldi eta oporretan natura, paisaia eta herriak aztertuz ateratzen ditudan argazkietan oinarriturik.

Taldean erakusketa askotan parte hartu izan dut eta oraingo hau da bakarka egiten dudan lehena.

Ordutegia:

  • Astelehenetik egubakoitzera: 11:00-13:00 / 18:00-20:00
  • Zapatuetan: 11:00-13:00
Zer
ERAKUSKETA
Noiz
2024/04/08 11:00 - 2024/04/30 20:00
Non
Arkupe Kultur Etxeko Erakusketa aretoa
Hitzordua egutegira gehitu
iCal