www.aretxabaleta.eus
  • ATEAREN BESTALDEAN
  • 2024-05-19T17:00:00+02:00
  • 2024-05-19T18:00:00+02:00
  • Ikuskizun hau TESTURIK GABEA da, ZUZENEKO MUSIKAREKIN, FAMILIAK ELKARREKIN IKUSTEKO MODUKOA ETA PARTE HARTZAILEA. Bereziki 4 eta 8 urte arteko umeei zuzendua dago, eta pertsona guztiok haur eta heldu, egoera okerrenak gainditzeko dugun gaitasunari buruz hitz egiten du.

ATEAREN BESTALDEAN

Ikuskizun hau TESTURIK GABEA da, ZUZENEKO MUSIKAREKIN, FAMILIAK ELKARREKIN IKUSTEKO MODUKOA ETA PARTE HARTZAILEA. Bereziki 4 eta 8 urte arteko umeei zuzendua dago, eta pertsona guztiok haur eta heldu, egoera okerrenak gainditzeko dugun gaitasunari buruz hitz egiten du.

Pertsona guztiok, batez ere ume eta gazte aroan, era berezian bizi dugu gure urtebetetze eguna. Garai horietan zain zaude, eguna noiz iritsiko, familiaren ospatzeko, lagunekin, eskolan edota lanean ere. Goizean goiz belarriak tiraka gorrituta, hamaika zorion hitz, zorion kantu, gozoki, txalo zaparrada, besarkada. Urtez urte emozio berbera pil-pilean. Nork ez du etsipena sentitu, ordea, hainbeste estimu duzun pertsona horrek zure urtebetetzea ahaztu duenean? Are okerrago, ezusteko bategatik ezingo direla zure festara etorri esaten dizutenean; edota eskolan inork gutxik bere festara gonbidatzen zaituenean? Urteak betetzea, gertaera berezi eta hunkigarria da. Gure istorioko neska bakarrik dago. Ez du inporta zergatik, garrantzitsuena da berak egoera horri aurre egin nahi diola. Ez du bakarrik egon nahi hain egun berezian, eta atea ireki, eta bila abiatzea erabakiko du. Familia eta lagun artean sentitzeko beharrak bultzatuta, bizi-bidai batean murgilduko da, eta musika eta imajinazioaren bidez, toki ezezagunetaraino iritsi. Bizitzaz eta zirraraz betetako hainbat tokietara eta hala, ikusleak, poesiaz beteriko abentura horren protagonista bihurtuko dira.

Neskak, mendiak eta hiriak ibiltzen ditu bere atearekin, ibaiak eta basamortuak zeharkatu, eta itsasoaren hondoan galdu. Bat-batean, ordea, atea gurutzatzean, bilatu nahi zituen pertsonak aurkitzeko gai da, eta horrela, bere urtebetetzea ospatzeko moduan sentitzen da. Berriz ere zoriontsu.

 

Fitxa artistikoa

Zuzendaritza eta Dramaturgia: Agurtzane Intxaurraga

Aktorea: Sandra Fdez.Agirre
Musika zuzenean: Unai Celaya

Musika konposaketa: Unai Celaya
Argiak (aretoko bertsioan): Xabier Lozano
Espazio eszenikoa: Agurtzane Intxaurraga

Jantziak: Xabier Mujika

Promozio bideoak: Ugaitz Albisu
Grafika: Nagore Martínez
Argazkiak: Renata L. Etanowski
Teknika: Eraginstac
Ekoizpen exekutiboa: Hika teatroa

Ikus bideoa

Erosi sarrera

Zer
ANTZERKI FAMILIARRA
Noiz
2024/05/19 17:00 - 18:00"
Non
ZARAIA ARETOA
Hitzordua egutegira gehitu
iCal