www.aretxabaleta.eus

ASISKO URMENETA - "GORA EUSKAL (H)ERRIENTSAK"

Emakume aitzindariak kulturaren transmisioan Asiskoren saiakera grafikoa

Feminismoa eta abertzaletasuna uztartuz, bost euskal (H)errientsaren bizia komiki batean islatu ditu Asisko Urmenetak.

2023.ean urteurren bikoitza bete zen: 125 urte joanen dira Kapitolina Buztintze Larrondo uxuetarraren “Konpendio”tik, baita Jule Fernandez Zabaleta iruindar maistraren jaiotzatik ere. Bistan da kulturaren transmisioan emakume aitzindarien zerrenda zabalagoa dela, eta komiki-album hau omenaldia ere bada kolektibo haiei; Emakume Abertzale Batza, Begiraleak eta Euskal Eskolak gauzatu zituzten maistra kontzienteei, errientsa herrizale haiei.

Hala nola Kapitolina Buztintze Larrondo -Uxue, 1867-, Malena Jauregiberri Erbin -Aloze, 1884, Jule Fernandez Zabaleta -Iruñea, 1898-, Katalina Alastuei Garaikoetxea -Iruñea, 1899-, Elbira Zipitria Irastortza -Donostia, 1906-…

Zer
HITZALDIA
Noiz
2024/02/23 19:00 - 20:00"
Non
Zaraia aretoa
Hitzordua egutegira gehitu
iCal