www.aretxabaleta.eus

AKUARELA - ÁNGELA REDONDO

“Txikitatik maite izan ditut marrazketa eta pintura. Hainbat ikastaroren bidez eta modu autodidaktikoan prestatu naiz gai honetan. Duela zortzi urte akuarelaren teknikan murgildu nintzen, eta izugarri gustatzen zait, oso moldakorra eta erosoa baita naturan edo kaleetan margotzera irteteko orduan.

Koaderno bat hartu eta bidaietan edo hurbileko txoko batean galtzea gustatzen zait margotzeko; paisaiak batez ere, baina baita loreak, animaliak edo leku pintoreskoak ere margotzea gustatzen zait. Erakusketa honetarako, naturan jarri dut arreta, baso, zuhaitz eta bideekin egindako grafito- eta akuarela-lanen bidez. Lan horietan barrena, paseatzera, galtzera eta eguneroko zaratatik deskonektatzera gonbidatzen dut ikuslea.

Nire lanaz gehiago jakin nahi duenak Instagrameko nire profilean, 35mmpostcards, aurki dezake informazio gehiago. Bertan, marrazkiaz eta akuarelaz gain, argazkigintza analogikoan egiten dudan lana ere erakusten dut.  Big Carteleko 35mmpostcards online dendan ere aurki nazakete.”

Zer
AKUARELA ERAKUSKETA
Noiz
2023/01/05 11:00 - 2023/01/28 13:00
Non
Arkupe Kultur Etxea
Hitzordua egutegira gehitu
iCal